EUREKA! ZIENTZIA MUSEOA

EUREKA! ZIENTZIA MUSEOA

Ezagutu ezazu Zientziaren alderik jostagarriena! Eureka! Zientzia Museoan asko ikasiko duzu dibertitzen zaren bitartean! 8 areto desberdinetan banatutako 172 modulu interaktibo baino gehiagok osatzen duten erakusketa iraunkorraz gain, asteburu oro gidatutako hainbat jardueratan parte hartu ahal izango duzu; besteak beste, Elektrizitatearen Ikuskizunean ileak tente jarriko zaizkizu, edo Fakir bat bazina bezala sentituko zara iltzezko ohean etzanez. Animalia aretoan, publiko mota guztietarako espazioan, ekosistema desberdinak ezagutuko dituzu eta baita horietan bizi diren animaliak ere. Planetarium digitaleko eskaintza zabalak, familientzako zein astronomia zaleentzako modukoak, kupula osoko proiekzioen bidez Eguzki Sisteman zeharreko 3D bidaiak egiteko aukera eskainiko dizu. Eta, azkenik, Simulagailuen aretoak, 300 m2-ko eremu ludikoak, sentsazioz beteriko mundu batera eramango zaitu. Familia zein gazteentzako espazio ezin hobe honetan, GP Motorra, F1 autoa edo MAXFLIGHT simulagailuko hegazkina pilotatu ahal izango dituzu. Eta ez ahaztu gure ERRUSIAR MENDIAN eta ORION ontzian ibiltzea!

EUREKA! ZIENTZIA MUSEOA EUREKA! ZIENTZIA MUSEOA EUREKA! ZIENTZIA MUSEOA EUREKA! ZIENTZIA MUSEOA EUREKA! ZIENTZIA MUSEOA EUREKA! ZIENTZIA MUSEOA EUREKA! ZIENTZIA MUSEOA EUREKA! ZIENTZIA MUSEOA

Hainbat ekimeni atxikitako establezimendua:

Euskadiko Turismoaren Kode EtikoaSICTED