Miramar jauregia

Miramar jauregia

Kontxako badiaren aurrean dago cottage estilo ingeleseko multzo hau, eta Donostiako egitura nabarmenena da. Hondartzaren pare-parean, Ondarretako eta Kontxako hondartzak banatzen ditu.

Miramar jauregiaren proiektua Selden Wornum arkitekto ingelesak egin zuen, 1889an, eta Espainiako Errege Etxearen enkarguz eraiki zen, 1893an, bere lur-eremu zabalean.

Gaur egun, mota guztietako ekitaldietarako irekita dago. Euskal Herriko Unibertsitatearen Udako Ikastaroen egoitza da. Hainbat tamainatako aretoak ditu, bilerak edo kongresuak antolatzeko. XIX. mendeko estilo arkitektonikoa duen arren, azpiegitura teknologiko erabat eguneratuak ditu edozein beharri erantzuteko.

AretoaArgi naturalaM2AltueraEdukiera
Julio Caro Baroja aretoa

180  3,5 m 195 Antzokia
Errege-jantokia

115

 4,5 m

80 Antzokia
100 Banketea
100 Koktela
Musika-aretoa

110
 4,5 m  80 Antzokia
100 Banketea
120 Koktela
Areto Zuria

85
 4,5 m 60 Antzokia
80 Banketea
90 Koktela
Zurezko Aretoa

80
 4,5 m 60 Antzokia
80 Banketea
90 Koktela
Areto Txikia

65
 4,5 m 50 Antzokia
60 Banketea
60 Koktela

Cateringa: esklusibotasunik ez

 

Galeria

 

Miramar jauregiaMiramar jauregiaMiramar jauregia