Miramar jauregia

cb-miramar-jauregia

Cottage estilo ingeleseko jauregi harrigarria, Kontxako badiaren parean. Miramar jauregia 1893an eraiki zuten, Espainiako errege-familiak eskatuta, Donostian igarotzen baitzuten uda partea. Selden Womun arkitekto ingelesak diseinatu zuen, eta Pierre Ducasse lorezain adituaren lana dira bertako lorategiak.

Lekua duen historia eta arkitekturagatik da nabarmena, baina lorategitik eta duen begiratoki naturaletik dagoen ikuspegia ere azpimarratzekoa da. Izan ere, pare-parean daukagu badia eta Santa Klara uhartea. Urteetan, Maria Kristina erreginaren udako etxebizitza izan zen. Udalak 1973an erosi zuen.

Nabarmentzeko alderdiak

Jatorrizko egitura zintzotasunez mantentzen duten eremu nobleak, besteak beste, Areto Zuria, Musikaaretoa, Zurezko Aretoa, Areto Txikia. Liburutegia eta Errege-jantokia.

Gehienezko edukiera

Banketea: 400 pax
Koktela: 700 pax
Cateringa: librea

 

Argazki galeria

cb-miramar-jauregia-1cb-miramar-jauregia-2