TOLOSALDEA TURISMOA

TOLOSALDEA TURISMOA

Lurraldearen barnealdera goaz orain, Donostiatik 30 bat kilometrora dauden Gipuzkoako paraje eta herririk garaienetara. Oria bailara izan da betidanik ipar-hegoa komunikazio-ardatz nagusia. Hortaz, N-1 errepideak gidatuta egingo dugu bidaia hau. Ez dugu luze gidatu beharko Tolosara iristeko. Hiribildu txit noble hau Gipuzkoako hiriburua izan zen hamar urtez XIX. mendean. Lehenago, ordea, garrantzitsua zela erakutsia zuen behin baino gehiagotan; bertako monumentuak ikusi besterik ez dago: jauregi barrokoak (Idiakez, Atodo…), Santa Maria eliza gotikoa eta Oria ibaiaren ertzean dagoen Zerkausia merkatuko arkupedun egitura preziosista. Ideia bikaina izango litzateke Tolosara larunbat goizarekin joatea, orduan egiten baita elikagai-azoka jendetsu eta kolorista.

TOLOSALDEA TURISMOA TOLOSALDEA TURISMOA TOLOSALDEA TURISMOA