Donostian kongresu garrantzitsuak izango dira uztailean, zientzia-gaiei buruzkoak batez ere

Uztailean 8 biltzar izan dira Donostian, eta horien erdia zientzia-gaiei buruzkoak izan dira, eta 7 nazioartekoak. Hauek izan dira biltzar nabarmenetako batzuk:

Quantum Designer Physics

Uztailaren 1etik 4ra, Quantum Designer Physics workshopa izan zen Miramar Jauregian. Ehun pertsona baino gehiago bildu ziren, material kuantikoetan aditu handiak, fisika berriaren inguruan hitz egiteko.

Startnow Kongresua

Uztailaren 4an eta 5ean, elektromugikortasunaren etorkizunari buruzko Starnow biltzarra izan zen Gipuzkoako Parke Teknologikoan, Miramonen. 250 biltzarkide inguru bildu ziren.

Espainierazko Irakasleen Europako Elkartearen Nazioarteko Biltzarra

Espainieraren munduko irakaskuntzako profesionalen topaketa uztailaren 22tik 25era izan zen Miramar Jauregian. Ehun irakaslek baino gehiagok eztabaidatu zuten ikerketaren, teknologia berrien, eta espainieraren egoera linguistikoen, sozioekonomikoen, historikoen edo soziokulturalen inguruan.

Turismoaren Astea 2019

Eusko Jaurlaritzako Turismo, Merkataritza eta Kontsumo Sailak Turismoaren Astea antolatu zuen uztailaren 8tik 12ra, turismoak, azaleratzen ari den industria delako, eta sektorearekin lankidetzak zenbaterainoko garrantzia duen azpimarratzeko. Tabakalera izan zen Turismoaren Euskal Sarearen (Saretour) aurkezpenerako egoitza, bai eta turismo-lehiakortasuneko programetan onetsitako euskal enpresei aitortza egiteko ekitaldirako ere. Arima hotela ostalaritza- eta ostalari-sektorearen Itourbask sarearen topagunerako eta euskal turismoan enpleguaren erronkei buruzko konferentziarako egoitza izan zen.