Donostia sendotu egin da bileretarako turismogune gisa eta punta-puntako nazioarteko ikerlariak jasoko ditu

Sol-Sky Mag 2019 Magnetismo & Spintronics-i buruzko nazioarteko konferentzia

Hitzaldia ekainaren 24tik 28ra bitartean egingo da eta 40 ikerlari baino gehiago izango dira bertan. Gainera, 100 biltzarkidetik gora parte hartuko dute, landuko diren gaien inguruko benetako adituak, mundu guztiko unibertsitate, institutu eta laborategi hoberenetatik etorritakoak. Aipagarria da Antony Arrot eta Alfert Fert-en presentzia, azken hori, 2007ko Fisikako Nobel sariduna.

Euskal Herriko Unibertsitateak (EHU) eta Ikerbasquek antolatu dute Sol- SkyMag 2019, Donostia Turismoaren eta CAF-en lankidetzarekin. Aurten, laugarren edizioa egingo da Donostian eta horren helburua etorkizunera begira hirian jarraipena ematea da.

Bileretan turismoa bultzatzea da Donostia Turismoaren Gida Planeko ardatz estrategikoetako bat. Planak talentua eta ezagutza hirira erakartzen direneko hitzaldi mota horien aldeko apustua egin du, nazioartean posizionatuta.