Nazioarteko ekitaldiei dagokienez, Donostiak ICCA rankingean maximo historikoa lortu du

Kongresuen eta Batzarren Nazioarteko Elkarteak (ICCA), batzarren eta kongresuen arloko elkarte prestigiotsuenak, munduko rankingaren 180. postuan kokatu du Donostia (1835 hiri hartu dituzte aintzat), askoz handiagoak diren Johannesburgo, Las Vegas, Liverpool, Malmö eta beste hiri batzuen maila berean.

Estatu mailan, zazpigarren dago Donostia nazioarteko kongresuen rankingean eta hiri handiagoak eta azpiegitura handiagoak dituztenak bakarrik ditu aurretik; adibidez, Madril, Bartzelona eta Valentzia. Oso gertu dago Sevilla, Salamanca eta Bilboren postuetatik eta gainditu egin ditu populazioa handiagoa duten zenbait hiri; hala nola Málaga eta Granada. Donostia Turismoak, Kongresu eta Ekimenen Sailetik, nazioarteko kongresuak erakartzearen aldeko apustua egin du erakundearen Gida Planaren testuinguruan, desestazionalizatzeari eta nazioartekotzeari egiten dion ekarpena aintzat hartuta.