Donostiara itzuli da Asistentziaren Kalitatearen Espainiako Elkartearen Biltzarra

Hogeita bost urteren ondoren, Donostiara itzuli da Asistentziaren Kalitatearen Espainiako Elkartearen (SECA) Biltzarra. Urriaren 23tik 25era egin da, Asistentziaren Kalitatearen Euskadiko Elkartearen eskutik

Donostia Turismoaren Kongresu eta Ekitaldien departamentuak biltzarra erakartzeko eta logistika antolatzeko laguntza eman du. Biltzarra erabat arrakastatsua izan da; izan ere, aurreko urteetan 600 biltzarkide izatetik, aurten 900 biltzera iritsi da, eta Twitter sare sozialean trending topic bihurtu da. Biltzarren turismoa DSS Turismoaren Gida Planaren ardatz estrategikoetako bat da talentua eta jakintza erakartzen baitu hirira, eta hala nazioartean kokatzen baita.