Tabakaleran egingo dute Donostian ospatuko duten 100xCiencia.4 ekitaldia

100xCiencia.4 ekitaldia Tabakaleran egingo dute azaroaren 22 eta 23 artean “Zientzia eta gizartearen artean zubiak eraikiz. Zer egiten du zientziak zugatik?” lelopean. 13 stand eta 18 hitzaldi zientzia herritarrengana modu ludikoan, gertukoan eta atseginean gerturatzen saiatuko dira ikusizko muntaketen, jarduera interaktiboen eta simulazioen bidez.

BCBLk antolatu du SOMMa aliantzarekin batera adin guztietako herritarrentzako jarduerak egongo diren azoka ireki eta doako hori.