Donostian egindako bilera baten ondoren, Europa mailako SPRING proiektua jarri dute abian

proyecto-springEuropako Batzordeak 3,5 milioi eurorekin finantzatuko du grafenoan oinarritutako inpaktu eta arrisku handiko ikerketa-proiektu berri bat: SPRING proiektua. Lau urteko iraupena izango duen proiektu hori CIC nanoGUNE zentroak koordinatuko du eta honako hauek osatuko dute: IBM Research, Donostia International Physics Center, Santiago de Compostelako unibertsitatea, Delfteko unibertsitate teknikoa eta Oxfordeko unibertsitatea. Horiek guztiak Donostian bildu dira azaroaren 7 eta 8an proiektua abian jartzeko.

Epe luzera begirako helburua erabat grafenoz egindako plataforma garapena da. Ingurumenarekiko abegitsua litzateke eta haren spinak informazioa garraiatzeko, biltegiratzeko eta prozesatzeko erabiliko lirateke.