Albert Fert Nobel sariduna Donostiako EHUko Kimika Fakultatean hasi da lanean

Albert Fert izango da Espainiako unibertsitate bateko irakasle-klaustro batera atxikitako lehenbiziko Fisikako Nobel sariduna. Bere ikertzaile eta irakasle lana Euskal Herriko Unibertsitateko Donostiako Kimika Fakultatean, Materialen Fisika Sailean egingo du.

albertfert-nekane-balluerka-p-m-etxenikeAlbert Fert, Nekane Balluerka eta Pedro Miguel Etxenike. Argazkia: UPV/EHU

Albert Fertek 2007an irabazi zuen Fisikako Nobel saria, eta magnetorresistentzia erraldoiaren aurkitzaileetako bat da. Efektu fisiko horrek goitik behera aldatu zuen disko gogorren teknologia. Une hauetan ikertzaile agurgarri gisa ari da lanean Euskal Herriko Unibertsitatean (UPV/EHU).

Albert Fert behin baino gehiagotan izan da txostengilea 2016tik Donostian urtero egiten den Sol Sky-Mag (International Conference on Magnetism & Spintronics) biltzarrean.

Kontratazio honen bidez, EHUk bere ikerketa lana indartu nahi du, Albert Fertek eta UPV/EHUko Magnetismo Taldeak lehendik zuten lankidetza sendotuz. Horrez gain, fase magnetiko eta topologikoak dituzten material berriei buruzko azterketak sendotu nahi ditu, hainbat alderdiri dagokienez. Bestalde, Albert Fertek Donostia International Physics Centerrekin (DIPC) ere lan egingo du.


Donostia San Sebastián Turismoko berri gehiago