Donostiak kokapen ona du kongresuen turismoan

  • Kongresuen eta Batzarren Nazioarteko Elkarteak (ICCA), batzarren eta kongresuen arloko elkarte prestigiotsuenak, munduko rankingaren 221. postuan kokatu du Donostia (1835 hiri hartu dituzte aintzat), Europa mailan 112. postuan, Bonn, Estrasburgo, Hannover, Heidelberg eta beste hiri batzuekin batera.
  • Donostia Estatu mailan nazioarteko kongresuen rankingean zortzigarren postuan dago, baina biztanle kopurua kontuan izanda, Bartzelona, Valentzia eta Granada soilik izango lituzke aurretik.
  • Donostia Turismoak, Kongresu eta Ekitaldien sailetik, kongresuak erakartzearen aldeko apustua egiten du, duen balio kualitatiboagatik eta turismogunea nazioartean kokatzen eta turismoa urtaroen arabera ez banatzen laguntzen baitu. Hori dela eta, COVID19ak eragindako ekitaldien antolatzaileei babesa emateko eta osasun-egoerak ahalbidetzen duen bezain pronto jarduera berreskuratzeko esfortzu handia ari da egiten.

ranking-icca

ICCA Kongresuen eta Batzarren Nazioarteko Elkarteak jendaurrean jarri du 2019ko urteko rankinga. Ranking horretan, 578 ekitaldirekin, Espainia laugarren postuan dago eta estatuan, Donostia 8. postuan dago. Hiri handiagoak eta azpiegitura handiagoak dituztenak bakarrik ditu aurretik; adibidez, Madril, Bartzelona, Valentzia, Sevilla, Granada edo Bilbo. Atzetik ditu, aldiz, populazio handiagoa duten zenbait hiri, hala nola Zaragoza, Mallorcako Palma eta Alacant. Biztanle kopurua kontuan hartuta, Donostia Bartzelona, Grana eta Valentziaren atzetik geratuko litzateke. Guztira Espainiako 56 hiri sartu dira 2019an rankingean ekitaldiren batekin.

Mundu mailako ICCA rankingean, Donostia 221. postuan dago, kontuan hartutako 1.835 hirien artean, eta Europa mailan, aldiz, 112. postuan, Bonn, Estrasburgo, Hannover, Heidelberg eta beste hiri batzuekin batera.

ICCA, International Congress and Convention Association, prestigiorik handieneko elkartea da bere arloan eta nazioartean erreferentzia. Oso irizpide zorrotzak erabiltzen dituzte kongresuak zenbatzeko orduan. Nolabaiteko maiztasunez egiten diren nazioarteko kongresuak, 3 herrialde baino gehiagoren artean txandakatzen direnak eta gutxienez 50 partaide dituztenak bakarrik erregistratzen dituzte. Irizpide horiek aintzat hartuta, Donostian izan ziren 12 ekitaldi zenbatu dituzte.

2019an, bileren turismoarekin (kongresuak, jardunaldiak, batzarrak...) lotutako 177 ekitaldi izan dira Donostian. Horiek 50 milioi euro inguruko eragina izan dute (datu hauen arabera kalkulatuta: ostatu-gauen kopurua x 350 €-ko gastua batez beste kongresuko partaide bakoitzeko). Kongresu horien % 69 goi-denboralditik kanpo egin da (urtarriletik maiatzera eta urritik abendura). Gainera, hiriak azpiegituretan eskaintzen duen aukera zabalaren erakusgarri, 2019an izandako nazioarteko kongresuak askotariko egoitzetan egin dira; esaterako, Kursaal Biltzar Jauregian, Miramar Jauregian, Victoria Eugenian eta unibertsitateetako eta hoteletako zenbait aretotan.

Kongresuak hazkunde gehieneko segmentuak dira, baita kuantitatiboki balio handia eskaintzen duten jarduera ere, eta lurraldearen dinamizatzaile ekonomikoa den heinean, turismogunea urtaroen arabera ez banatzea sustatzen dute. Hori dela eta, Donostia Turismoak MICE turismoaren aldeko apustua egiten du Gida Planean, eta Kongresu eta Ekitaldien saileko lantaldea buru-belarri ari da lanean COVID19a dela eta jardueran eragina izan duten ekitaldi-antolatzaileei laguntzeko, eta horiek eta beste ekitaldi batzuk egiten jarrai dezagun Donostian, osasun-egoerak ahalbidetzen duenean.

ICCA rangkinga eta biztanle kopurua:

icca-ranking

2019ko ICCA txostenak ikusi: