Sortzaileen Kluba: C egunak berrasmatuta, hurrengo lau hilabeteetan zehar egingo dira

Sortzaileen Kluba (Club de Creativos) elkartearen 2020ko C Egunak –Donostia San Sebastián Turismoa ekimeneko kolaboratzaile da–, eraldatu egin dira. Ekainaren 11n hasiko dira, Facebook bidezko estreinaldi batekin, eta bertan ezagutaraziko dira Espainiako Sormenaren XXI. urtekariko piezak. Ekitaldia urriaren 8tik 19ko egunetan helduko da gorenera, Donostian, orduan izango baita garaikurren eta Sormenaren Espainiako Sari Nazional Nagusiaren banaketa.

cdc-11-junio

Estreinaldia ekainaren 11n egingo da, arratsaldeko 19:00etan. Datozen hilabeteetarako aurreikusitako ekintzen artean, online hitzaldi batzuk programatu dira, “Desadostasunak, komunean ez duguna komunean jartzeko tokia” lelopean eta 2020ko C Egunetara gonbidatutako hizlari batzuen parte-hartzearekin. Era berean, epaimahaiak Espainiako Sormenaren XXI. urtekariko pieza izateko hautatu dituen pieza guztiekin, erakusketa birtual bat inauguratuko da. Modu paraleloan, martxan da urrian Donostian egingo diren jardunaldietako edukien inguruko lanketa.