UEFAko finala Donostian izango da abuztuan

anoeta noche

Emakumezkoen UEFAko finala Donostian jokatuko da abuztuaren 30ean, 20:00etan. Uda honetan nazioarteko bisitariak erakarriko dituen ekitaldi berri garrantzitsua izango da.

Final-laurdenak eta finalerdiak Donostiako Anoeta estadioan eta Bilboko San Mames estadioan izango dira, 2020ko abuztuaren 21etik 30era. Hurrengo finalak Göteborgen (2021), Turinen (2022) eta Eindhovenen (2023) jokatuko dira.