Donostia lehen postuan da Estatuko neurri ertaineko hirien artean talentua erakartzeko estrategian

Madrilgo Unibertsitate Politeknikoak egindako Espainiako hiri adimentsuen konparazio-azterketa batek Donostia goi-goian jarri du Estatuan neurri ertaineko hirien artean (150.000 eta 250.000 biztanle arteko biztanleguneak) talentua erakartzeko eta atxikitzeko estrategiari dagokionez.Donostiak, gainera, nota gorena lortu du gobernantzan, mugikortasunean eta hiriburu adimentsuan ere.

Honako hauek izan dira talentua erakartzeari dagokionez Donostia lehen lekuan jartzeko baloratu dituzten ekimenetako batzuk: kualifikazio altuko profesionalentzako ekipamenduak, adibidez, Talent House; maila goreneko adituen egonaldia ahalbidetzeko programak, hala nola Conecting Talent, edo talentu gaztea itzularazteko laguntzak, besteak beste.