Donostia Turismoak jardunaldi bat antolatu du hiriko estrategia gisa kongresuen jarduera aztertzeko

  • Martxoaren 26an jardunaldi hibrido bat izango da Donostia Turismoak antolatuta. Bertan lehen mailako profil profesional ugarik kongresuen jarduerak hiriaren posizionamendu-estrategia gisa duen garrantzia aztertuko dute.

kongresuak-hiri-estrategia-gisa

Kongresuen jarduera da Donostia Turismoak bultzatutako ildo estrategikoetako bat; izan ere, ezagutza sortzen eta partekatzen laguntzen du, baita tokiko jarduera ekonomikoa kokatzen, bistaratzen eta dinamizatzen ere. Hori dela eta, jardunaldi hibridoa antolatuko du, martxoaren 26an, 09:00etatik 12:00etara, Tabakalerako Prisma aretoan, “Kongresuak hiriaren estrategia gisa” izenburupean. Jardunaldia aurrez aurre nahiz birtualki jarraitu ahal izango da.

 Jardunaldiaren helburua izango da kongresuen jarduerak hiriaren posizionamendu-estrategia gisa duen garrantzia aztertzea, eta gure hiriko kongresuen erakarpen-gaitasuna eta indarguneak baloratzea.

Jardunaldia DSS Turismoaren zuzendariaren, Isabel Aguirrezabalaren, aurkezpenarekin hasiko da. Jarraian, Donostiako Turismo Jasangarriko zinegotziak, Cristina Lagék, bileren turismoaren gaurkotasunaz hitz egingo du, eta haren ostean, DSS Turismoko Kongresu eta Ekitaldien arduradunari, Marijo Beltrán de Guevarari, emango dio hitza, eta hark hiriko kongresuen bilakaerari buruzko aurkezpena egingo du.

Lehen mailako hizlariak izango dira bertan hala nola Joaquín Fuentes, Gipuzkoa Poliklinikako Haur-Gazteen Psikiatriako Zerbitzuburua; Ignacio Alcalde, Senior Advisor City Solutions Tecnalian; Elena Estomba, Gipuzkoako Hotelen Elkarteko presidentea; Rosa Valverde, Kalitate Asistentzialerako Euskal Elkarteko (AVCA) presidentea, eta Onofre Vicente, Kongresu eta Ekitaldien Enpresa Antolatzaile Profesionalen Elkarteko(OPCE Euskad) presidentea. Guztiek jardunaldiaren gai nagusiaren inguruan hitz egingo dute mahai-inguru batean.

Azkenik, Club de Creativos-eko gerente Concha Wertek “Congreso c de c” CaseStudy azalduko du, eta Oscar Cerezales adituak, MCI Groupeko Global Executive Vice President Corporate Division-ek, etorkizunera begira bileren turismoaren sektorearen ikuspegi orokorra eskainiko du.

kongresuak hiri estrategia gisa m26 final

Parte-hartzaileek txat bidez galderak egiteko aukera izango dute eta saioa amaitzean jardunaldiaren grabazio osoa ere eskatu ahal izango dute.

MICE sektorea (Meetings, Incentives, Conferentces & Exhibitions), hiria bistaratzeaz eta posizionatzeaz gain, funtsezkoa da Donostiaren garapen ekonomikorako: 2019an, osasun-krisia hasi aurretik, bileren turismoak hirian 50 milioi euro inguruko eragin ekonomikoa izan zuela kalkulatu zen.

Ikusi egitaraua
Izen-ematea