Sormenaren epizentroa izango da Donostia 2021eko C Egunetan

 

  • Club de Creativosek (c de c), Donostia Turismoaren laguntzarekin, C Egunak kongresuaren seigarren edizioa antolatuko du Donostian, komunikazioaren eta marketinaren arloko profesionalen topaketarik handiena.
  • Aurtengo kongresua ere hibridoa izango da. Zati bat online bakarrik egingo dute, ekainaren 14tik 17ra, eta bigarren zatia Donostiako Kursaal kongresu-jauregian egingo dute, zuzenean eta streaming bidez, ekainaren 18an eta 19an.
  • Donostia Turismoak kongresuen inguruko turismoaren alde egiten du, jarduera estrategikoa delako eta turismogunearen posizionamenduari laguntzen diolako.

Donostia Turismoaren laguntzarekin, bere Kongresuen eta Ekitaldien Sailaren bitartez,  Club de Creativos-ek ahaleginak egin ditu aurten ere Donostian C Egunak martxan jartzeko, azken 5 urteetan egitasmoa jaso duen hiriarekiko fideltasunez. Formatu hibridoan itzuliko da hirira hitzordua: 14tik 17ra online, eta 18tik 19ra aurrez aurre, Kursaal kongresu-jauregian. Streaming bidez ere ikusi ahal izango da aurrez aurrekoa. Donostia Turismoaren laguntzarekin, bere Kongresuen eta Ekitaldien Sailaren bitartez,  Club de Creativos-ek ahaleginak egin ditu aurten ere Donostian C Egunak martxan jartzeko, azken 5 urteetan egitasmoa jaso duen hiriarekiko fideltasunez. Formatu hibridoan itzuliko da hirira hitzordua: 14tik 17ra online, eta 18tik 19ra aurrez aurre, Kursaal kongresu-jauregian. Streaming bidez ere ikusi ahal izango da aurrez aurrekoa. 

Bileren inguruko turismoaren alde egiten jarraitzen du Donostia Turismoak, ezagutzaren ekonomia eta helmugaren posizionamendua bultzatzen dituen jarduera estrategikoa baita. Zentzu horretan, C Egunak babesten ditug, kongresu horrek Donostian eskuratu duen garrantziagatik. Izan ere, komunikazioaren eta marketinaren arloko profesionalen erreferentziazko hitzordua eta topaketa nagusia da. 

Garaiz kanpo dauden proposamenak edo ideiak ezagutzeko balioko dute aurten C Egunek. Gaur egun arraroak edo deserosoak suerta daitezkeen ideiak, baina errealitate ezberdinak eraikitzeko eta mundu jasangarri, habitagarri eta, batez ere, gizatiar bat osatzeko aukera ematen dutenak. Beste modu batera nola lan egin, bizi, jan edo mugitu daitekeen jabetzea da asmoa, eta egiteko modu horiek diseinatzeko orduan sormena giltzarria izan daitekeenaz ohartzea.

Aurreko edizioetan bezala, C Egunen helburu bakarra ez da inspiratzea eta konektatzea, baizik eta hausnarketa bultzatzea. Hori dela eta, lanaren etorkizunaren eta automatizazioaren ondorioen gaineko hausnarketak entzuteko programa bat prestatu dute. Honakoak entzuteko aukera ere izango da: arkitektoen ideiak, hiriak naturaren luzapena izan daitezen; agertoki berri honetan ikasten irakasteko formulak asmatzen ari diren irakasleak; haien ezagutza giza zientziekin konbinatzen duten teknologoak; haien aztarna murrizteko helburuz ekoizpen-prozesuak berrikusten ari diren enpresak; edo pertsonekiko konpromisoak berregiten ari diren markak. Profesional guzti horiek sormena eta pentsamendu disruptiboa erabili dituzte lanerako tresna gisa. 

Cristina Lagé Turismo Sostengagarriko zinegotziak adierazi duenez, "Guretzat ohore bat da Club de Creativos berriro ere babestea. Formatu hibrido honekin, jende askok streaming bidez entzungo ditu ponentzia interesgarriak, eta beste asko, gero eta gehiago, Donostiara etorriko dira, eta Kursaalean entzungo dute Estatuan sormenaren eta publizitatearen arloetan “egosten” ari den guztia. Une honetan, inoiz baino gehiago, sormena behar dugu aurrera egiteko, berriro ginen bezalakoak izateko, eta ahal bada, hobeak izateko".

Online programak eduki oso anitzak ditu, horietako asko irekiak eta doakoak, inspiratzera eta prestakuntza eskaintzera bideratuak. Hitzaldiak, joeren gaineko proposamenak eta arrakasta-kasuen aurkezpenak biltzen ditu programak. Hizlarien artean, hauek nabarmentzen dira: Rosa Narvaez (omnichannel & cognitive CX lead Iberian), Alex Pallete (Picnicen bazkide sortzailea), Clara Benayas (La Despensako plangintza estrategikoaren zuzendaria), Kerman Romeo (head of fame & media effectiveness, Espainiako KFCn), Gord Ra (brand developper lead Instagramen), Cristina Barbosa (Vodafone Españako marka- eta komunikazio-zuzendaria), Gonzalo Madrid (chief strategy officer WINKn), Valentina Culatti (Facebookeko Creative Shopen zuzendaria, Europa iparraldean), Gerry Graf (Slapeko sormen-zuzendari exekutiboa), Pepa Rojo (Facebook Iberiako Creative Shopen arduraduna), Albert Cañigueral (connector Ouishare sarean, Espainiarako eta Latinoamerikarako), Javier Creus (Ideas for Change eta @pentagrowth-en sortzailea). 

Hauek dira aurrez aurreko ekitaldian parte hartuko duten hizlarietako batzuk: Giovanni Emanuele Corazza, (Marconi Institute for Creativityren sortzailea), Vicente Guallart (hiriak naturaren parte direla uste duen arkitektoa), Sofia Moro (argazkilaria), Dana Thomas (idazlea eta kazetaria), Eduardo Alonso (Spotify plataformako head of studios , Europako hegoaldean eta ekialdean), Andoni Luis Aduriz (Espainiako sukaldaririk sortzaileenetako bat), David Calle (irakaslea eta Unicoosen sortzailea), Tiffany Rolfe (R/GAko sormen-zuzendari orokorra), Agustin J. Saenz (merkatuko zuzendariorde orokorra Tecnalin), Santos Bacana, Anton Alvarez, Cristina Trenas eta Maria Rubio (Little Spain kolektiboaren sortzaileak) etab. Gainera, 36Htz itzuliko da, Mas Mujeres Creativasen saioa; emakumeen talentua bistaratzen saiatzen dira saio horretan, eta urte honetan Rita Zubia, Gala Basora, Meritxel Ruiz eta Gema Diaz izango dira bertan.

Aurreko urtean bezala, Futura Spacek garatutako online plataformaren bidez ikusi ahal izango dira eduki guztiak. Gainera, Sormenaren Sari Nazionaletan aukeratutako piezak egongo dira ikusgai plataforman. Erabat online edo modu mistoan parte har daiteke ekitaldian. Dena den, aurrez aurre parte hartzeko, aforoa mugatuta egongo da, EAEn indarrean dagoen araudiaren arabera.

Ekainaren 19an emango zaie itxiera 2021eko C Egunei, Sormenaren Sari Nazionalen, Ohorezko c de c sariaren (Jose Luis Esteo eta Daniel Solana sortzaileek jasoko dute aurten), eta talentu gazteentzako Juan Mariano Mancebo sariaren banaketa-ekitaldiarekin.

Kongresuak Donostia Turismoaren, Donostiako Udalaren eta Gipuzkoako Foru Aldundiaren babesa izango du, eta honakoen elkarlana: Correos, Spotify, Yoigo, Exterior Plus, Shutterstock eta Cheil.

Ikusi programa