Donostia kongresu hiri izateko aukeratzeko arrazoiak

Donostia, Kantauri itsasoko Perla

Donostia ez da hiri bat, bizitzari eginiko omenaldia da: Donostiaren ikono den barandatik Kontxako badia ederra ikusten da. 3 hondartza, 3 mendi eta uharte bat ditu, Santa Klara, eta ausartenak igeri joan daitezke bertara. Donostia harribitxia dugu eta nazioarteko aitorpenak eta mundu osoko bisitariak jasotzen ditu urtero.

Batzuetan, arnasalditxo baten beharra izaten da hainbeste bilera, bisitaldi eta pintxoren erdian, oinak hondarretan jarri eta kongresu-espazio nagusietatik gertu daude hiru hondartzetatik edozeinetan ibilalditxo bat egiteko.

Donostia, izan ere, ez da edonolako hiria, bizitzari eginiko omenaldia da eta urtero jasotzen ditu nazioarteko aitorpenak eta mundu osoko bisitariak.

Informazio gehiago 

Michellin izarreko gastronomia

Donostiak duen eskaintza gastronomikoan, askotariko proposamenak sartzen dira: elkarte gastronomiko esklusiboenak nahiz taberna trauskilenak, euskal sukaldaritza tradizionala nahiz modernoa. Denek eskaintzen dituzte kalitate goreneko errezetak, bertako eta sasoiko produktuak erabiltzen baitituzte, azoka tradizionaletan edo zuzenean ekoizleei erosita.

Eta ez dago goi mailako sukaldaritzaren miniaturazko izendatzaile nagusia ahazterik: pintxoa. Bilakaera handia izan du sortu zenetik: kolorez jantzi da, zaporez busti da eta formatu pentsaezinenetara egokitu da.

Informazio gehiago 

Kulturako erreferentzia Europan

Donostiak kultura arnasten du, kultura zaporea du eta kultura sustatzen du. Donostiaren taupada kulturala Europa osoan entzuten da 2016an Europako Kultura Hiriburu izan zenetik.

Hirian zinema, antzerki eta musikaren nazioarteko ekitaldi ezagunak izaten dira, eta bizitza, kolorea eta atzerriko eraginak ematen dizkie hiriari lau urtaroetan. Donostia aire zabaleko museo garaikide bat ere bada. Gainera, kalean Europako hizkuntzarik zaharrena, euskara,entzuteak erakusten du Donostiak zaindu eta sustatu egiten duela bertako kultura.

Informazio gehiago 

Hiri atsegina, erosoa eta irisgarria

Itsasoari begiratzen dion Donostia 186.000 lagunen bizitokia da, eta bertako kale ordenatuetan barrena paseatzen dute, sentitzen dute eta egiten dute bizimodua egunero. Hirigintza-garapenak eragin du gaur egungo hirigunea: kale zuzen eta etorbide zabalak dituen bilbe erregularra da.

Hiri bildua da, pasealeku bikainak ditu, bidegorri luzea eta Europan punta-puntan dagoen zerbitzu publikoa. Horiei guztiei esker, turismogune erosoa da eta batetik bestera joatea beti izaten da ibilaldi atsegin bat egiteko aukera.

Informazio gehiago 

Kongresuen turismogunea

Donostian nazioarteko ospea duten profesionalak biltzen dituzten zentro zientifiko, teknologiko eta mediko aurreratuak daude. Egiteko moduagatik eta duen esperientziagatik, erakargarria da kongresu garrantzitsuentzat, hiria ezagutza trukatzeko leku paregabea baita.

Desde un convento monumento histórico-artístico, a un palacio real con jardines sobre la bahía de La Concha o a un palacio de congresos frente al mar, Donostia / San Sebastián ofrece los mejores escenarios para los eventos.

Informazio gehiago 

Kalitatezko turismogunea, paregabea eta jasangarria

Hiriak ez ditu galdu bere funtsa, izaera, lasaitasuna eta segurtasuna; betiko Donostia da orain ere. Jatortasun hori du bereizgarri, baina horrek ez du eragotzi hiriak turismogune jasangarriago eta puntakoago bihurtzeko bidean urratsak egitea.

Hiriak zerbitzu guztietan duen kalitateari esker, urtero, Euskadiko kongresuetarako guneen artetik balorazio onena jasotzen du Donostiak.

Informazio gehiago