Kokapena eta nola iritsi

Kokapen estrategikoa, erraz iristekoa

Kongresuetako parte hartzaileak iristeko modu nagusietako bat hegazkina da. 3 aireportu daude hiritik 100 km baino gutxiagora.

como-llegar-san-sebastian-mapa-europa

Kokapen estrategikoa duelako eta azpiegitura kopuru handia izateagatik, Donostiara iristea erraza da, munduko gainerako lekuekin garraiobide mota guztiez lotuta dago.
 

Ciudades cercanas

HiriaDistantzia km-tanAutozAutobusezTrenezHegazkinez
Bilbao 102 Kms. 1h 5 min. 1h 15 min. 3 h. -
Vitoria-Gasteiz 101 Kms. 1h 10 min. 1h 15 min. 1h. 40 min. -
Biarritz 50 Kms. 45 min. 1 h. 10 min. 1h. 40 min. -
Pamplona 82 Kms. 55 min. 1 h. 1h. 40 min. -
Madrid 457 Kms. 4h 35 min. 5h. 20 min. 6h. 20 min. 1h. 15 min.
Barcelona 570 Kms. 5h 40 min. 8h. 5h. 50 min. 1h. 5 min.

 

Principales medios para viajar a San Sebastián

HegazkinezEn trenEn coche

Hegazkinez

Donostiak 3 aireportu ditu 100 bat kilometroko itzulinguruan, eta horietako 2 nazioartekoak dira.
Donostiak aireportu bat du hirigunetik 20 kilometrotara, Espainiako hiri nagusiekin —Madrilekin eta Bartzelonarekin— lotzen duena.
105 kilometrora, Bilboko aireportua dago, Europa osoarekiko lotura duena. Eta 47 kilometrora Biarritzekoa; han, Frantziako eta nazioarteko konpainiek jarduten dute, baita low-cost konpainiek ere.

aeropuerto  Aireportua  

bus-aeropuerto  Aireportuko busa 

Donostiako aireportua (EAS) - 20 KMS

Zerbitzu zuzena DONOSTIAko aireportua - DONOSTIA

Bilboko aireportua (BIO)- 105 KMs

Zerbitzu zuzena BILBOko aireportua - DONOSTIA

Biarritzeko aireportua (BIQ) - 47KMS

Zerbitzu zuzena BIARRITZeko aireportua - DONOSTIA

Trenez

RENFE

RENFEKO konpainiak urruneko zein aldiriko trenen zerbitzuak eskaintzen ditu

Donostiako geltokia hiri erdi-erdian dago. Norteko geltokia esaten zaio eta Espainiako hiri askorekin du lotura, besteak beste Madrilekin eta Bartzelonarekin. Nazioarteko helmugak ere baditu, hala nola Paris eta Lisboa.

EUSKO TREN

Hiriak, gainera, Eusko Tren du. Trenbide estuko sare bat da, Donostia Bilborekin eta Euskal Kostaldeko hainbat hirirekin —Zarautzekin, esaterako— lotzen duena. Hendaia (Frantzia) eta SNCF, frantziako ternbide zerbitzua, Lasartekin lotzen duen linea bat ere badu, Donostiatik pasatzen dena. Tren hau "topo" izenaz ezagutzen da.

SNCF

Hendaiako tren geltokiko trenek (SNCF frantziako trenbide zerbitzua), Parisen gisako munduko hiriburuekin egiten dituzte loturak. 


Autoz

Oso erraza da Donostiara autoz iristea. Hiria estatuko gainerako tokiekin eta Frantziarekin lotuta dago hainbat errepideren bidez: N-1 errepide nazionalaren bidez (Madril-Irun), AP-8 (Bilbo-Irun) eta A-63 (Paris-Irun) autopisten bidez eta A-15 autobidearen bidez (Iruñea-Donostia).

conexiones-carreteras

Donostiara iristeko beste modu erraza eta erosoa, autoa Irunen kokatuta dagoen Ficoba Erakustazokako parkinean doan aparkatzea eta Euskotreneko, Topo trenarekin hirigunera iristea da. (40 minutuko bidaia).

Donostiara iritsitakoan, 6.000 aparkaleku-plaza baino gehiago izango dituzu erabilgarri hiriko hainbat tokitan banatuak.

Parking pago

Lur-azpiko ordainpeko parkingak

Aparkaleku libreak denboara errealean.

Informazio gehiago

Parking disuasorio + Bus

Doako aldirietako aparkalekuak ere aurkituko dituzu, autobus zerbitzuekin.

Informazio gehiago

TAO - OTA

TAO / OTA gunea

Kalean aparkatu dezakezu autoa, baina TAO / OTA gune urdinetan eta denbora mugatuz soilik.

Informazio gehiago