Donostiako MICE sektoreak bere burua berrasmatu du

MICE sektorea buru-belarri lanean ari da COVID19aren egoera berriaren aurrean jarduera egokitzeko eta berreskuratzeko. Webinarrak, zuzeneko eskolak, showcookingak, streamingeko plataformak, segurtasuna bermatuko duten higiene- eta urruntze-protokoloak eta abar egin dituzte.

Kursaal kongresu jauregia

kursaal

Kursaala buru-belarri ari da lanean ahalik eta lasterren bere jarduerari ekiteko, bileretarako eta kultur ekitaldietarako protokolo espezializatuekin. Osasun-segurtasuna bermatuko da desinfekzio eta garbiketa etengabearen bidez, eta urruntze-protokoloak aplikatuko dira ekitaldi mota bakoitzerako.

Ekitaldia: C de C

cdc-11-junio

Sortzaileen Kluba (Club de Creativos) elkartearen 2020ko C Egunak –Donostia San Sebastián Turismoa ekimeneko kolaboratzaile da–, eraldatu egin dira. Ekainaren 11n hasiko dira, Facebook bidezko estreinaldi batekin, eta bertan ezagutaraziko dira Espainiako Sormenaren XXI. urtekariko piezak.  Ekitaldia urriaren 8tik 19ko egunetan helduko da gorenera, Donostian, orduan izango baita garaikurren eta Sormenaren Espainiako Sari Nazional Nagusiaren banaketa.

Basque Culinary Center

basque culinary center

Basque Culinary Centerrek online formatura egokitu ditu bere ekitaldiak eta ikastaroak:

Online Gastronomia Ekitaldiak

BCCk bere ekitaldi guztiak eredu digitalera egokitzen ditu: online konferentziak nazioarteko chef erreferenteekin, zuzeneko eskolak, enpresentzako ponentziak, showcooking-ak, aldibereko itzulpen sistemak dituzten kongresuak...

Doako webinar-ak/ Online ikastaro trinkoak (ordainduta):

Era berean, BCCk Webinar-ak ere eskaintzen ditu doan eta profesionalentzako ikastaro trinkoen eskaintza zabala; ezagutza partekatzeko eta gastronomia hainbat ikuspegitatik esploratzeko gune bat.

Ekitaldia: #GastronomikaLive

 

San Sebastián Gastronomika-Euskadi Basque Country proiektu birtuala (maiatzak 5-29) amaitu da: 56 hitzaldi, 41 webinar eskaini eta 45 herrialdetatik erreserbatutako 23.000 saioren ondoren. Gastronomika-Euskadi Basque Country webguneko 'Noticias' atalean dago ikusgai Gastronomika Liven eskainitako hitzaldi guztien informazioa.

Ekitaldia: Gastronomy Shapers

shapers

Basque Culintary Center-ek (BCC) "Gastronomy Shapers" aurkezten du, nazioarteko gastronomiako diziplina anitzeko 100 profesional baino gehiagok parte hartuko duten on line bidezko ekimena. Programa horri esker, irailetik aurrera, BCC-ko ikasleek eta ikasle ohiek munduko sukaldari eta aditu gastronomiko onenetako batzuekin osatu ahal izango dute prestakuntza: Ferran Adrià, Joan Roca edo Mauro Colagreco, beste askoren artean.

Ficoba

ficoba

Ficoba azokak ekitaldiak eta bilerak lehenbailehen hartzeko lan egiten du, dituzten espazioetan oinarrituta, hala nola pabiloietan, urruntzeko berme handiak eskaintzen baitituzte. Era berean, osasun-segurtasuna bermatuko da desinfekzio eta garbiketa etengabearen bidez, eta gertuko aparkalekuak kenduko dira urruntze-neurriak betetzeko.

Ekitaldia: Bioterra Fest

bioterra

Bioterra produktu ekologikoen, bioeraikuntzaren, energia berriztagarrien eta kontsumo arduratsuaren Euskadiko Azokak topaketa birtual bat antolatu du Instagramen ekainaren 5erako, Ingurumenaren Mundu Eguna Bioterra Fest izeneko ekitaldi birtualak asteburu osoa iraungo du.

Aurrez aurreko azoka 2020ko urriaren 9tik 12ra egingo da.

Teatro Victoria Eugenia

victoria-eugenia-antzokia

Victoria Eugenia Antzokiak bere jarduera eszenikoari berrekingo dio, besaulkiak elkarren artean aldenduz eta gomendatutako osasun-neurriak hartu ondoren.

Hagoos: Basque Live Streaming Event

hagoos-streaming-evetns

Hagoos-ek pizgarri eta ekitaldien agentziei zuzendutako zerbitzu berria eskaintzen du, MICE ekitaldiak streaming bidez egin ahal izateko “Euskadin egongo bazina bezala” COVID19a dela eta aurrez aurreko ekitaldiak egin ezin diren uneotan, nazio mailako eta nazioarteko enpresek Euskadiren funtsa streaming bidez gerturatu ahal izatea da helburua. “Euskal gastronomiaren zaporeak”, “euskal kultura eta tradizioak”, “itsasoa eta arrantzaleak” edo antzeko beste esperientzia batzuk; horietan, besteak beste, erakusketak, erakustaldiak, bisita birtualak eta abar eskaintzen dituzte. Horiek dira formula honen adibide batzuk, lanaren eta aisialdiaren konbinazio bat izanik, % 100 made in Euskadi esperientzia paregabeak, betiere.

Lankor: e- konferentziak egiteko plataforma

lankor-eventos

Kongresu eta ekitaldien antolatzaile den Lankor enpresak bideoak jasotzeko plataforma bat jarri du martxan. Plataforma horrek e-konferentziak egiteko aukera eskaintzen du.

TISA

tisa

TISA zerbitzu-enpresak, kongresu, ekitaldi eta bileren antolamendu integralean espezializatuta, online plataformak lantzen eta sustatzen jarraitzen du, era guztietako bileretarako. Aldibereko interpretazio urruneko zerbitzuak eskaintzen ditu ekitaldien hizkuntza-beharrak asetzeko, eta laguntzaile profesionalen taldeek zeregin berriak hartu dituzte beren gain erakundeei osasun-protokolo berriak bermatzen laguntzeko.

Astoria 7 eta Lasala Plaza Safe hotel

Astoria 7 eta Lasala Plaza Hotelek programa higieniko-sanitario bat garatu du lasaitasun eta konfiantzazko ingurunea bermatzeko

*Aktibo zaudeten MICE sektoreko Donostia Turismoaren bazkideek bidali mesedez zuen ekimenak helbide honetara: congress@donostia.eus