Donostia elkarrEKIN

Eta bilera-gela berritik hauxe ikusiko bazenu?

Egin zure hurrengo bilera modu seguruan, Donostiako leku zoragarri batean

Donostia Turismoak doako aholkularitza eskaintzen dizu topaketa profesionalak segurtasun-berme guztiekin antolatu ahal izateko. Erakusketa-aretoak, museoak, hoteletako erreserbatuak edo itsasoari begira dauden terrazak dira aukeretako batzuk.

Eta zergatik ez antolatu lan-bilera bat leku harrigarri batean?

Balia zaitez lehen mailako bilerak eta ekitaldiak antolazteko dugun eskarmentuaz

Eskainitako abantailak

  • 1 Lan-bilerak berme eta segurtasun guztiekin egitea
  • 2 Zure lan-jardueran ezberdintzea eta tokiko ekonomiari laguntzea
  • 3 Beste egoera batean beteta egongo liratekeen espazioak erabili ahal izatea

Tokiko agentzia espezialistak

Besteengandik bereizi eta zure bilera edo topaketa ekitaldi handi bat izatea nahi baduzu, hiriko eta lurraldeko ekitaldirik, biltzarrik eta pizgarririk onenak diseinatzen, aholkatzen eta planifikatzen adituak diren tokiko hainbat enpresa aurkeztuko dizkizugu.

Ekitaldi-antolatzaile adituak

Ikusi agentziak

Kongresu-antolatzaile profesionalak

Ikusi agentziak

Biltzar saila duten bidaia-agentziak

Ikusi agentziak

Eskuragarri dauden lekuak

Donostia elkarrEKIN pozik laguntzeagatik