Museoak

ALBAOLA

Pasai San Pedro

Pasaiako Albaola Itsas Kultur Faktorian 16. mendean portu berean egindako San Juan baleontziaren erreplika historikoa jendaurrean eraikitzen ari gara. Galeoi honen eraikuntzak UNESCOren babesa duen barku bakarra da munduan. Faktoria, museo bihurtutako ontziola bat da eta hiru espazio bisitatu daitezke: euskal baleazaleen itsas historian murgiltzeko erakusketa, arotzen ontzigintza lan tradizionalak zuzenean ikusteko tailerra eta 28 metro luze duen San Juan baleontziaren eraikuntza aldakorra. Esperientzia borobilago egiteko, Faktoriara itsasotik ere ailegatu daitezke bisitariak!

AQUARIUM DONOSTIA-SAN SEBASTIÁN

1908an sortuta. Aquariuma Donostiako portuan aurkitzen da. Bere hiru solairutan bisitariak 5.000 arrain baino gehiago ikusi ditzazke, sekulako ozeanarioa 360º-ko tunelarekin eta balearen eskeleto enblematikoaren museo bat.

CHILLIDA LEKU MUSEOA

Hernani

Chillida Lekun Eduardo Chillidaren obra-gorpusaren zati handiena eta adierazgarriena eta bere artxiboa biltzen da.

CRISTOBAL BALENCIAGA MUSEOA

Getaria

Cristobal Balenciaga diseinatzaile eta jostuna, goimailako joskintzako sortzaile garrantzitsuenetakotzat jjotzen da. Getaria arrantzale-herrian jaio zen, 1895ean, Donostiatik 29 kilometrora. Bertan dago haren bizitza, lana eta estiloa omentzen dituen museoa.

MUSEO SAN TELMO

Donostiako hirigunean kokatua, San Telmo Museoa XVI. mendeko komentu domingotarra da, arkitektura garaikideko hedapenarekin. Euskal gizartearen eta kulturaren muinean murgiltzeko ibilbidea eskaintzen du.