Reale Arena

Reale Arena de noche

Reale Arena estadioak Prix Versalles for Sports saria jaso zuen 2020an, estadioaren berrikuntzagatik eta sormenagatik, tokiko ondarearen eta energia efizientziaren erakusgarri garbia izateagatik. Futboleko lehen mailako partidetaz gain, ezaguna da diziplina anitzeko estadioa izateagatik, bertan hainbat jarduera egitea ahalbidetzeagatik.

Reale Arena erreferentzia estadioa da, bai estatuan, bai nazioartean. Estadioan dauden espazioek mota desberdineko ekitaldiak toki berezi eta paregabean egiteko aukera ematen dute.

30 espazio desberdin ditu, berezko nortasuna duen eskaintza gastronomiko bat, ideia ugari eta zerbitzu ezin hobea edozein ekitaldi arrakastatsua izan dadin.

Areto izenam2BanqueteCocktailTeatroClase
Hospitality Puerta 0 625 450 625 NO* NO*
Auditorio 273 NO NO 163 163
Media Center - Sala de Prensa 200 NO NO 99 99
Media Center – Zona Mixta 200 NO NO 150 75
Premium Norte 175 120 175 100 50
Premium Sur 175 120 175 100 50
Tunnel Reala 160 NO NO NO* NO
Palco Grande 37 12 20 20 15
Palco Pequeño 18 8 12 10 8
Palco Presidencial 150 80 120 80 40
Atrio Hospitality Este 565 350 565 NO* NO*
Atrio Hospitality Principal 870 550 870 NO* NO*
Atrio Hospitality Norte 100 60 100 70 35
Atrio Hospitality Sur 97 36 97 60 30
Vinoteca (Korner Atotxa) 172 80 172 130 70
Korner Ondarreta 148 50 114 60 32
Korner Anoeta 230 90 230 140 70
Korner Zubieta 239 70 239 100 50
Keler Espazioa 300 150 300 150 100
Terraza Atotxa 266 NO* 266 NO* NO*
Terraza Ondarreta 280 NO* 280 NO* NO*
Terraza Anoeta 295 NO* 295 NO* NO*
Terraza Zubieta 285 NO* 285 NO* NO*

NO* : Hain espazio balioaniztunak direnez, kode hori erabiltzen da banaketak beharraren arabera alda daitezkeela adierazteko.

Cateringa: Bokado (esklusibotasunik ez)

 

Galeria

Auditorio Reale Arena Korners Reale Arena Palco Presidencial Reale Arena Vinoteca Reale Arena Atrios Reale Arena Sala de Prensa Reale Arena Media Center Reale Arena Terraza Reale Arena Hospitality Puerta 0 Reale Arena Panoramica Reale Arena

Hipodromoa

 cb-hipodromoa

Lehen Mundu Gerran eraiki zen, Belgikan, Frantzian eta Europako beste herrialde batzuetan ez zelako zaldilasterketarik egiten gatazkaren ondorioz. Kirol-esparrua Alfonso XIII.a erregeak inauguratu zuen, 1916an.

XX. mendearen lehen erdialdean hiriko bizitza sozialerako topagune izan zen, eta, gaur egun, zale ugari biltzen ditu udan egiten diren lasterketetan.

Nabarmentzeko alderdiak

50.000 m2-ko belar naturaleko pista, 290 korta eta box, tribunak eta palkoak, bulegoak eta lokuzio-kabina.

Gehienezko edukiera

Ekitaldi jendetsuetarako eremu handia
Cateringa: librea

 

Argazki galeria

cb-hipodromoa-1 cb-hipodromoa-2

Convent Garden

 cb-convent-garden-cripta

María Reparadora ordenako lekaimeen komentuan (1905-2015) dago kokatuta, hiriaren erdi-erdian eta Kontxako hondartzatik gertu.

Erreparadoren komentua Ramón Cortázar arkitektoak diseinatu zuen, hiriko beste eraikin garrantzitsu batzuk bezala, hala nola Artzain Onaren katedralaren dorrea, Arte Ederren antzokia edo Boulevardeko kioskoa. Erabilera askotarako guneak ditu, aldagarriak eta moldaerrazak. Sukaldeko lantalde propioa du.

Nabarmentzeko alderdiak

Hiru gune: kripta (jatorrizko itxura mantentzen duen lurpeko aretoa), patioa eta zabaltza.

Gehienezko edukiera

Banketea: 100 pax
Koktela:  200 pax
Cateringa: propioa

 

Argazki galeria

cb-conventgarden-1 cb-conventgarden-4 cb-conventgarden-2 cb-conventgarden-3

Chillida Leku Museoa

 cb-chillidaleku

Eduardo Chillidak, Donostian jaiotako eskultore unibertsalak, galderaz beteriko lana egin zuen industria-labeetan, eta, horri esker, eskultoreek eskura dituzten sari ia guztiak irabazi zituen.

Chillida Leku museoa XVI. mendeko Zabalaga baserriaren inguruan dago antolatuta. Eskultoreak berak birmoldatu zuen baserria, haren handitasuna eta funtsa gorde ahal izateko.

Inguratzen duten lorategi handietan, hainbat tamainatako 40 pieza biltzen dira.

Nabarmentzeko alderdiak

Kanpoaldeko lorategiak, 11 hektarea; XVI. mendeko baserria, gune zabalak, eta estilo ingeleseko etxea, koktel eta afarietarako paregabea.

Gehienezko edukiera

Bilerak:
• Zabalaga baserria: 100 pax
• Aretoa: 80 pax
Koktel eta afariak
• Koktel: 80 pax
• Oturuntza: 46 pax
• Kanpoaldeko tokia: 1.500 pax
Catering
Lurra Café

 

Argazki galeria

cb-chillidaleku-1 cb-chillidaleku-2 cb-chillidaleku-3 cb-chillidaleku-4

Basque Culinary Center

Basque Culinary Center

Basque Culinary Centerrek Gastronomia Zientzien Fakultatea eta Elikadura eta Gastronomia Ikerketa eta Berrikuntza Zentroa biltzen ditu. Eraikinak askotariko ekitaldiak —enpresa-topaketak, biltzarrak, aurkezpenak, etab.— egiteko aukera ematen duten instalazioak ditu, eta, bertan, ekitaldi horiekin batera, lehen mailako gastronomia-jarduerak egin daitezke, nahi izanez gero. Besteak beste,  200 lagunentzako tokia duen auditorio bat du, sukaldaritza-erakustaldiak eta hitzaldiak egiteko; auditorioa azken teknologiez hornituta dago, eta, gainera, sukaldea, itxarongelak eta argazkilaritza-estudio bat ere baditu, besteak beste. Horrez gain, 140 m2-ko erabilera anitzeko areto bat du, bertan erakusketak, enpresa-topaketak, bilerak eta abar egiteko…

Kursaalekko Foyerra

Kursaalekko Foyerra

Kursaal Kongresu Jauregi eta Auditorioko foyer-ataria argiz betetako agertoki ikusgarria da. Rafael Moneo arkitektoak diseinatutako eraikineko eremu berezi eta enblematikoena den espazio honetan, 1.800 lagunentzako koktelak eta 1.500 lagunentzako bazkariak, oturuntza edo banketeak eta galako afariak ematen dira.

Donostiako Zientzia Parkeko hall-a

Zientzia eta teknologia parkeko hall-a

Gipuzkoako Zientzia eta Teknologia Parkeko halla bertako eraikin zentralean dago eta era guztietako ekitaldiak (erakusketak, feriak, ospakizunak, etab.) egiteko erabiltzen da. 605 m2-ko azalerako eta 6,5 metroko altuerako gunea da, 560 m2-ko beirazko gainazalari esker, argi naturala jasotzen duena..

Maria Cristina Hotela

Maria Cristina Hotela

Bost izarreko kategoriako Maria Cristina hoteleko ekitaldi-aretoak orain dela gutxi berritu dituzte Belle Epoque garaiko jatorrizko bikaintasunaren oroigarri, eta ikus-entzunezko goi-teknologiaz hornitu dituzte bertan oturuntzak, koktelak eta bilerak egiteko..

Miramar jauregia

cb-miramar-jauregia

Cottage ingeles estiloko jauregi ikusgarria, leku paregabe eta bikain batean kokatuta dago, Kontxako badian, eta hiriko ikuspegi onenetako bat du. Miramar Jauregia 1893an eraiki zen, Maria Cristina erreginak hala eskatuta, udako egoitza gisa.

Birgaitze integrala egin ondoren, Jauregia abangoardiako egoitza bat da, eta mota guztietako ekitaldiak antolatzeko beharrezkoak diren ekipamendu eta zerbitzu guztiak ditu: konbentzioak, biltzarrak, mintegiak, desfileak, produktuen aurkezpenak, koktelak, oturuntza bereziak edo batzar nagusiak. Era guztietako ekitaldi korporatiboak edo sozialak antolatzeko esparru paregabea.

Nabarmentzeko alderdiak

Jatorrizko egitura zintzotasunez mantentzen duten eremu nobleak, besteak beste, Areto Zuria, Musikaaretoa, Zurezko Aretoa, Areto Txikia. Liburutegia eta Errege-jantokia.

Gehienezko edukiera

Banketea: 420 pax
Koktela: 700 pax
Cateringa: librea

 

Argazki galeria

Palacio Miramar vista aérea Salón de Música Comedor Real Sala Julio Caro Baroja Salón Petit Sala de Prensa Hall Pabellón del Principe Salón Santa Clara Montaje cena de gala

Cristobal Balenciaga Museoa

Cristóbal Balenciaga Museoa

Cristobal Balenciaga diseinatzaile eta jostuna, goi-mailako joskintzako sortzaile garrantzitsuenetakotzat jotzen da. Getaria arrantzale-herrian jaio zen, 1895ean, Donostiatik 29 kilometrora. Bertan dago haren bizitza, lana eta estiloa omentzen dituen museoa.

Balenciagak diseinatutako 5.000 jantzi baino gehiagoko bilduma iraunkorra dago museoan, eta bi gune ditu: Aldamar eraikina, Casa Torreko markesen etxebizitza zaharra, eta kostara ematen duen leihate handia.

Nabarmentzeko alderdiak

Atariak, gune zabala, moldaerraza eta funtzio anitzekoak, ia 2000 m2 ditu; egokia ekitaldi handietarako.

Gehienezko edukiera

Banketea - Atari erdia: 600 pax
Koktela - Atari guztia: 700 pax
Cateringa: librea

 

Argazki galeria

Museo Cristobal Balenciaga Museo Cristobal Balenciaga Museo Cristobal Balenciaga Museo Cristobal Balenciaga Museo Cristobal Balenciaga Museo Cristobal Balenciaga

San Telmo Museoa

Museo San Telmo

Ingurune paregabean dago, Donostiako hirigune historikoaren erdi-erdian. San Telmo museoa bi garai historikotako ondoz ondoko bi eraikinetan dago: domingotarren XVI. mendeko komentu batean eta eraikin garaikide batean.

1813an hiriak jasan zuen suteari aurre egin zioten eraikin gutxien artean dago. Aurrerago, udalak erosi zuen, museo bilakatzeko, eta 1932an inauguratu zen. Eraikina zaharberritu ondoren eta, museoak kultur espazio berriak har zitzan, hori handitzeko lan arkitektonikoak egin ondoren, 2011n inauguratu zen berriz San Telmo, Euskal Gizartearen museo gisa.

Nabarmentzeko alderdiak

José María Sert artistak egindako pintura-lan handiak.

Gehienezko edukiera

Banketea: 355 pax
Koktela: 355 pax
Cateringa: Zazpi

 

Argazki galeria

cb-santelmo-1 cb-santelmo-2 cb-santelmo-3 cb-santelmo-4

Aquarium

Aquarium

1908an sortu zen, eta Europako museo ozeanografiko modernoenetako bat da gaur egun. 47 espezietako 7.000 arrain daude, eta 360º-ko tunela duen ozeanario handi bat du.

Ez da akuario soil bat; izan ere, Gipuzkoako eta Donostiako itsasoaren historia azaltzen eta testuinguruan jartzen duen erakusketa bat ere badu.

Nabarmentzeko alderdiak

4.000 m2-ko akuario-ibilbidea du, hiru solairutan, non 18 metroko luzera duen tunela nabarmentzen den.

Gehienezko edukiera

Banketea: 150 pax
Koktela: 400 pax
Cateringa: Bokado Cateringa

 

Argazki galeria

Auditorio Aquarium Aquarium exterior desde mar Tunel Aquarium con mesas Tunel Aquarium con mesas Sala Nautilus Sala T

Victoria Eugenia Antzokia

Victoria Eugenia Antzokia

Victoria Eugenia erreginak, Alfontso XIII.a erregearen ezkontideak, 1912an inauguratu zuen, eta ordutik hiriko kultur ekitaldi nagusien lekuko izan da. Nazioarteko Zinemaldiaren agertoki nagusia izan zen 2000. urtera  arte, eta bertan jaso dute hainbat ospetsuk saririk handiena, besteak beste, Bette Davis, Lauren Bacallek eta Gregory Peck aktoreek.

900 pertsonarentzako tokia du, areto nagusian ganga ikusgarria nabarmentzen da: Ignacio Ugarte artistaren fresko deigarriek eguzki atera berria irudikatzen dute bertan.

Nabarmentzeko alderdiak

Agertokiak, 310 m2 -rekin, eraikinaren hondoa hartzen du, erdialdean. Hala, espazio bikaina da ekitaldietako koktel eta afarietarako.

Gehienezko edukiera

Banketea: 250 pax
Koktela: 450 pax
Cateringa: Esklusibitaterik ez

 

Argazki galeria

images/cbureau/cb-victoria-eugenia-1.jpg cb-victoria-eugenia-2 cb-victoria-eugenia-3 cb-victoria-eugenia-4

Kursaaleko terrazak

Kursaaleko terrazak

Kursaal Kongresu Jauregi eta Auditorioak 5.000 m2-tik gorako kanpo-terraza irekiak ditu, denak ere itsasorako paregabeko ikuspegiarekin eta Urumea ibaiaren bokalearen ondoan, egunez edo gauez kultura-jarduerak, kontzertuak, produktu-aurkezpenak, erakusketak eta koktelak egiteko, besteak beste.

Gu San Sebastián

gu-espacios-singulares

Donostiako Errege Klub Nautikoko eraikin ederrean dago arkitektura arrazionalistaren harribitxi hau, eta kaian dagoen itsasontzi baten antza du. 1929an eraiki zen, eta Interes Kulturaleko Ondare izendatu da berriki, Monumentu kategoriarekin.

Beirazko begiratoki itzeletik Kontxako badiaren ikuspegi ederra dago. Bauhaus estiloko barrualdean, koktel goxoez edo bertako catering ospetsuaz goza daiteke.

Nabarmentzeko alderdiak

Areto zabala dauka, solairu bakarrean, eta bi sala bereizitan banatu daiteke. Kanpoaldeko terraza, Kontxako badiara begira.

Gehienezko edukiera

Banketea: 90 pax
Koktela: 350 pax
Cateringa: propioa

 

Argazki galeria

cb-gu-1 cb-gu-2 cb-gu-3 cb-gu-4

Tabakalera

 cb-fo-tabakalera

90 urtez tabako-fabrika izan ondoren, 2015ean ateak ireki zituen berriro Kultura Garaikidearen Nazioarteko Zentro moduan.

Tabako-fabrika honetako langile gehienak emakumeak izan ziren, eta hiriko erreferente sozial bilakatu zen. Fatxada nagusia bere horretan mantendu da, eraikinaren izaera gordetzeko asmoarekin. Hiriko eraikinik handienetako bat da, manufaktura zaharren estiloan eraikia, eta lau patio handiren inguruan.

Nabarmentzeko alderdiak

Eraikinaren gaineko prismak eta terrazak hiriaren ikuspegi paregabea eskaintzen dute. Erabilera anitzeko patio estaliak, zinema-aretoak eta beste espazio batzuek osatzen dute ekitaldietarako eskaintza.

Gehienezko edukiera

Banketea: 180 pax
Koktela: 350 pax
Cateringa: librea

 

Argazki galeria

cb-tabakalera-1 cb-tabakalera-2 cb-tabakalera-evento-central-patio cb-tabakalera-3 cb-tabakalera-6 cb-tabakalera-8 cb-tabakalera-9 cb-tabakalera-patio cb-tabakalera-7