Basque Culinary Center

Basque Culinary Center

Basque Culinary Centerrek Gastronomia Zientzien Fakultatea eta Elikadura eta Gastronomia Ikerketa eta Berrikuntza Zentroa biltzen ditu. Eraikinak askotariko ekitaldiak —enpresa-topaketak, biltzarrak, aurkezpenak, etab.— egiteko aukera ematen duten instalazioak ditu, eta, bertan, ekitaldi horiekin batera, lehen mailako gastronomia-jarduerak egin daitezke, nahi izanez gero. Besteak beste,  200 lagunentzako tokia duen auditorio bat du, sukaldaritza-erakustaldiak eta hitzaldiak egiteko; auditorioa azken teknologiez hornituta dago, eta, gainera, sukaldea, itxarongelak eta argazkilaritza-estudio bat ere baditu, besteak beste. Horrez gain, 140 m2-ko erabilera anitzeko areto bat du, bertan erakusketak, enpresa-topaketak, bilerak eta abar egiteko…