Donostian izan da Opinionated About Dining-en urteko gala

Opinionated About Dining (OAD) delakoaren 2019ko sari-banaketa ekitaldia Donostian izan zen maiatzaren 19an eta 20an. Galan, erretegi bihurtu zen Maria Cristina hotela eta sariak banatu zizkieten Europako Top 100 jatetxeei. Schloss Schauenstein jatetxea (Suitza) izan zen irabazlea, eta Arginzonizen Etxebarri (Bizkaia) hirugarren gelditu zen. Zerrendan sartu ziren beste hauek ere: Azurmendi (17.), Martín Berasategui (41.), Arzak (45.) eta Mugaritz (56.).

OADen European Heritage Top 100+2019 zerrendan, Donostiako Ibai jatetxeak dauka lehenengo postua. Ranking horretako 11 jatetxe Gipuzkoan daude, 6 Donostian –Ibai (1.), Rekondo (98.), Casa Urola (133.) , Mirador de Ulía (140.), Txuleta (171.), Portuetxe (199.)– eta beste 5ak Gipuzkoako beste leku batzuetan –Elkano (2.), Casa Julián (5.), Kaia Kaipe (9.), Patxiku-Enea (68.) eta Casa Nicolás (137.).