Donostia Turismoak, enpresa bazkideekin batera, IBTM Nazioarteko Kongresuen Azokan hartuko du parte

Donostia Turismoko ordezkaritza batek, 8 enpresa bazkiderekin batera, Bartzelonako IBTM Azokan hartuko du parte azaroaren 19tik 21era Basquetourren eskutik. Gainera, negozio-bidaien eta kongresuen sektorean munduko garrantzitsuenetakoa den profesionalen topaketa honetan, hitzordu-agenda sendoa ere izango dute.

ibtm-2019

IBTM Azoka azaroaren 19tik 21era egiten da Bartzelonan eta munduko hitzordurik garrantzitsuenetakoa da bileren sektorean, pizgarrietan, negozio-bidaietan, eta kongresu eta ekitaldietan. Urtero 150 herrialdetatik etorritako 15.000 parte-hartzaile baino gehiago biltzen ditu: kongresu eta ekimenetako erakunde-ordezkariak, konbentzio-eremuak, hotelak, helmugak, teknologia, negozio-bidaiak eta zerbitzu-hornitzaileak ekimenetarako, bisitari profesionalak eta beste profil batzuk.

Donostia Turismoaz gain, turismo-erakundearekin lotutako 8 enpresak ere hartuko dute parte hitzorduan: 4 turismo-agentzia, – InBasque, Hagoos, Sagardoa Route eta Basque Destination – 2 hotel, – Hotel de Londres y de Inglaterra, eta Hotel Arima – 2 bilera-areto– Kursaal eta FICOBA. Zerikusia duten establezimenduak oso garrantzitsuak dira hiriko turismoa sustatzeko eta Donostiaren irudia sendotuko dute azpiegituren, zerbitzuen eta baliabideen kalitatearengatik eta bikaintasunarengatik bereizten den negozio-helmuga gisa.

Donostia Basquetourren eskutik joan da azokara eta Basque Country standean egongo da. Ordezkariak hitzordu-agenda sendoarekin joango dira azokara mundu osoko eragileekin: Alemania, Estatu Batuak, Suedia, Herbehereak, Norvegia, Austria, Italia, Espainia, Singapur, Ukraina… Laneko bilera horietan, Donostia Turismoko ordezkariek hiriak segmentu horretarako bileren helmuga gisa eskaintzen dituen potentzialtasunak aurkeztuko dizkiete eragile interesdunei, kontaktu berriak bilduko dituzte eta eragile eta merkatu berriak ezagutuko dituzte.

Bileren turismoa da Donostia Turismoko Gida Planaren ardatz nagusietako bat. Turismo jasangarriaren aldeko eta segmentu estrategikoei zuzendutako sustapenaren aldeko apustua egiten du, MICE sektorea esaterako, hirira talentua eta ezagutza erakartzen duena, nazioarte mailan kokatuz.


Donostia Turismoko albiste gehiago