Gipuzkoako hiru start up-ek eta ikerketa-zentro batek COVID19ri lotutako proiektuak garatuko dituzte

Gipuzkoako Biozientziak fundazioak COVID19rekin lotutako 4 proiektu abian jartzen lagunduko du, hiru start up-ek eta lurraldeko ikerketa-zentro batek zuzenduta. I+G+B proiektu horien bidez, SARS-Cov2 sistemaren diagnostiko-, detekzio- eta monitorizazio-sistemak garatzen ari dira.

biozientziak© gipuzkoa.eus

Gipuzkoako Biozientziak fundazioak ezohiko deialdi bat jarri du abian, COVID19rekin kutsatzea prebenitzen lagun dezaketen I+G+B proiektuak finantzatzeko. Proektu horiek, birusak kutsatutako pazienteen diagnostiko, tratamendu eta jarraipen hobea egiteko helburua dute. Horretarako,, 455.000 euroko balioa duten diru-aguntzak eskaini dira.

26 proposamen aztertu ondoren, Bioteknologian espezializatutako Silo aholkularitzak, Fundazioko eta Bioefeko teknikariekin batera (Osakidetzako osasun-ikerketako zentroak biltzen ditu), finantzatu beharreko lau proiektu hautatu dituzte: Donostia International Physics Center ikerketa zentroak 85.000 euroko laguntza izango du, Somopabres eta Microliquid start up-ek 150.000 euroko laguntza jasoko dute, eta Naru Intelligence start up-ak, berriz, 70.000.

 


Donostia San Sebastián Turismoko berri gehiago