Ekaineko kongresu nabarmenak Donostian

Ekainean zehar estatuko eta nazioarteko hainbat kongresu eta bilera egingo dira gure hirian, hala nola: Azti Summer School GES4SEAS project, Aquariumenean egingo dena; IWORDD (International Workshop on Reading and Developmental Dyslexia), Gipuzkoako Parke Zientifiko eta Teknologikoan egingo dena; Organic Battery Days (OBD), Miramar Jauregian egitekoa; International Workshop on ESG Values (Environmental, social and governance values) – IWESGV, Deustuko Unibertsitatean egitekoa; Nanophotonics of 2D Material, Miramar Jauregian; edota VI Euskalhack Security Congress, Olarainen.  

Gainera, Donostia Turismoko Convention Bureau-k hurrengo hilean egitekoak diren ondoko kongresuetan hartuko du parte:

39th Annual Conference of CIRCOM

Circom-en Urteko 39. Konferentzia (European Association of Regional Television) ekainaren 1ean eta 2an izango da Kursaal Biltzar Jauregian, eta hedabideetako profesional handiak bilduko ditu. ETBk antolatuko du konferentzia eta Europako herrialde guztietako 200en bat parte hartzaile espero dira.

7th Sol-Skymag 2023

2023ko Sol-SkyMag (Solitons and Skyrmion Magnetism) izeneko Nazioarteko Konferentzia ekainaren 19tik 23ra izango da UPV/EHUko Carlos Santamaria Zentroan (Donostia). Konferentziak lehen mailako ikertzaileak bilduko ditu eta nanomagnetismoaren eta espintronikaren arloko aurrerapenak eta joerak izango dira eztabaidagai. Unibertsitateetako, ikerketa-institutuetako eta industria arloko ehun parte-hartzaile inguru izango dira, azken aurkikuntza zientifikoak eta garapen teknologikoak partekatzeko gogoz.