Donostian maiatzean egingo diren biltzar nagusiak

congresos mayo 2024

Biltzar eta bilera ugari ekartzearekin batera, maiatza ekitaldiz gainezka datorkigu; ekitaldi gehienak egongo dira esparru zientifikora bideratuta eta nazio zein nazioarte mailakoak izango dira. Hemen, horietako batzuk nabarmenduko ditugu:

International Quantum Matter Conference – Maiatzaren 7tik 10era


Materia Kuantikoaren Nazioarteko Konferentzia (QUANTUMatter 2024) laugarrenik antolatuko dute, maiatzaren 7tik 10era, Donostiako Kursaal Jauregian. Zientzia, informazioaren teknologiak eta materia kuantikoa ikertzen dituzten nazioarteko komunitateak biltzea da Konferentzia honen helburua.
Ekitaldian, abangoardiako gai horiekin zerikusia duten tutorialak, tailer espezifikoak eta hitzaldi magistralak eskainiko dira.
Edizio honetan, 500en bat pertsonak parte hartzea espero da.

Bioequity Europe – Maiatzaren 12tik 14ra

Maiatzaren 12tik 14ra bitartean, Kursaaleko Kongresu Jauregia izango da BioEquity Europe kongresuaren agertoki nagusia.
BioEquity Europe Europako industria bioteknologikoaren ekitaldi nagusietako bat da eta inbertitzaileak eta CEOak biltzen ditu, elkarrekin harremanetan jartzeko eta sektorearen erronka larriei buruz giro egoki batean eztabaidatzeko.
Kongresu honek enpresa bioteknologiko nagusiak eta inbertitzaile espezializatuak bilduko ditu; eta bertan egingo diren lankidetza-bileretan, aukera berriak identifikatzen eta sinergiak sortzen ahaleginduko dira.
Jardunaldiek 1.000 lagun inguru erakartzea espero da.

48th Pharmaceutical Society of Australia Offshore Conference 2024 PSA

Maiatzaren 10etik 15era, Australiako Farmazia Elkartearen 48. Konferentzia izango da Donostiako Maria Cristina hotelean.
Ekitaldi hau Australiako farmazia-prestakuntzako ekitaldirik arrakastatsuenetako bat izateagatik nabarmentzen da, bai eta kalitate eta garrantzi handiko hezkuntza-esperientzia eskaintzeagatik ere. 2024. urteko egitarauan mota guztietako gaiak jorratuko dira, besteak beste: eguneraketa terapeutikoak, gaixotasun autoinmuneak, osasun arazo komunak eta enpresa-kudeaketa.
Nazioarteko 200 bat profesional, farmazia-industriaren arlokoak denak, konferentzia honetan biltzea espero da.

Travel Blogger Exchange Europe (TBEX) – Maiatzaren 28tik 31ra

TBEX nazioarteko kongresua maiatzaren 28tik 30era egingo da Donostiako Kursaal Jauregian eta bidaiei eta bizi-estiloei buruzko edukietan gehien nabarmendu diren nazioarteko 500en bat sortzaile bilduko ditu.
TBEXek tailer espezializatuak eta lan saioak eskainiko ditu, eta horietan askotariko gaiak jorratuko dira, besteak beste: istorioak kontatzea, idazteko teknikak, argazkigintza, bideo ekoizpena, podcastinga, etab.
Nazioarteko ekitaldi honek berebiziko aukera eskaintzen du harreman profesionalak lantzeko eta gizarte-sareetan, influencerren munduan eta marketinean arrakasta izan duten kasuetatik ikasteko.

 

Kongresuen agenda ikusi